XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Giro onik ez ikasketa haundiak burutzeko!
Halako portaera eskasarekin irten beharko genuen gero plazara!
Jendeak barkatuko al zigun!
Halaz guztiz ere, lagun batzuk oso gora jo zuten ikaslan hartan.
Eta gure arteko zailtasunak gainditurik, alde bateko eta besteko Unibertsitateetara joan eta gero, titulu ospetsuen jabe itzuliko ziren.
Baina gerrako seme asko jakintzaz murritz gelditu ginela ez dago ukatzerik.
Itsumendin ondo esiturik eduki gintuzten gure goikoek.
Esan bezala, Francok bere aldeko soldadutza egitera behartu gintuen gehienok.
Halaxe eta orduantxe ikasi genuen gizarteko zenbait berri on eta txar.
Baina fraidetxe zabalaren atebarrura berriro sartuz gero, halamoduzko zeruan ginen.
Ez etxeko, ez herriko, ez munduko berririk ez genuen apenas izango.
Itsumendiko gure bizikera hark
Zerbait
Bizibide latz hartan, Ebanjelioari oso benetan heltzen erakutsi ziguten.
Zenbait gizon beneragarri, gure begi gazteen aurrean, eguneroko bizimodu hartan ikusten genituen.
Haiek fraide onak, haiek! Baziren orduan,
Mezakoei hala deitzen genien.
Eta baziren mezako ez zirenak eta hauei
Geroko Kontzilioari esker, izenkera bereizgarri horiek desagertu eta galdu egin ziren.